XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazariak

Euskal Herriko nekazari gehienak euskaraz mintzo ziren 35 1772ko abenduaren 13an. igandean. José de Iturraldek idazki bat argitara eman eta azaldu zuen urte horretan egindako bisita zela-eta. eliztarrei komentuko mezako eskaintzaren testuingurua euskaraz azaldu zielarik?. Ziortzako Fabrika Liburua. 1602an hasia. 195. or..

Eskolagabeak ziren gehienak eta eurei buruzko dokumentuek, gutxi izateaz gain, benetako egoera eman beharrean, kronistek zuten ikuspegia edo zabaldu nahi zutena islatzen dute.

Matxinadetan agertuko dira euren aldarrikapen bortitzak, eta euren klase-kontzientzia nahastua ere bai.

Zailak dira sailkatzen nekazari-jendearen barruan dauden baldintza material desberdinak.

Zalantzarik gabe, nekazari arrunta ez da Peru Abarkan idealizaturik azaltzen dena.

Benetako egoeretatik gertuago egongo gara inbentario, testamentu eta ezkontza-hitzarmenen bidez, baina esan beharra dago testamentua zerbait uzteko zuenak egiten zuela.

Ondasun txikiak zituztenak ez dira ia inoiz azaltzen, notariaren aurrean zorren onarpena egitean ez bada behintzat.

Nekazarien artean, lurraren jabegoa ez da muga zorrotza, baina bai nahiko adierazgarria.

Hori dela eta, lehenengo talde bat bereiz dezakegu, lantzen duten lurren jabeen taldea.

Hauek ezkontza-hitzarmenetan agertzen dira batik bat. Normalean, senargaiak etxea eta onibarra jartzen zituen, eta emaztegaiak, berriz, ezkontsaria dirutan, maiz zenbait epetan ordaintzen zena. Iturrizar baserriko oinordekoak 148 dukat eman behar zizkion anaia bati, 400 dukat arreba bati .eta zentso bat ere, zenbatekoa zen aitortu ez bazen ere emaztea izango zuenarengandik 1.000 dukat, erdia ezkontza egitean eta gainerakoa handik bi urtera, eta abere batzuk jaso zituen ezkontsari gisa; emaztegaiaren arreoari 300 dukateko balioa eman zioten 36 BPAH. 1772ko urriak 5. 2948.leg.

Manuel de Beraza y Zarragak, bere amaren lehen ezkontzako seme zaharrena zenak, hiru etxeren erdia bat nagusia eta beste biak honen ondoan zeudenak jaso zuen amarengandik emarian, eta gainerakoa amak gorde zuen bere buruaren mantenurako kongrua moduan.

Eskritura horietan jaraunspenetik kanpo utzi zituen bere bigarren ezkontzako alabak, eta Manuelen anaiei eta arrebari ehuna dukat eman zizkien.

Emazte-gaiak 700 dukat jarri zituen honela: berrehun ostilamenduan, berrehun espezietan akta sinatzean eta gainerakoa hiru urtetan, epe berdinetan banaturik 37 Ibidem, 1783ko irailak 12 eta 1783ko abenduak 29, 2961. leg..

Loiuko Domingo de Vizcarraren eta Deustuko Maria Joaquina de Larraondoren senideek egindako ezkontza-hitzarmenean, senargaiak

28.350 errealeko balioa zuten ondasunak jarri zituen, horien artean, guztiaren tasazioari begiratuta nahiko txikia izan behar zuen baserri bat, eta emaztegaiak 1.000 dukat dirutan eta 500 ostilamenduan.